Zapatuan Soraluzen jokatu zen jubenilendako lasterketan, Sumofic-eko txirrindulariak sari guztiak bereganatu zituen. Batetik. lasterketa Mikel Aristik irabazi zuen eta bestetik, taldeka ere, Sumofic izan zen garailea bigarren taldeari, bi minututik gorako aldea lortuz. Beraz, uztaila, indartsu amaitu eta abuztua ere, indartsu hasi dute gazteek. Lasterketa honetan, Txomin Larrañaga eta Julen Irizar kadeteak ere, jubenilekin batera korritu zuten. Lokatzakoek irabazitako sariak, Miguel Indurain haundiaren eskutik jaso zituzten, argazki polita.
Soraluzeko lasterketan, 12 txirrindulariko ihesaldia sortu zen eta bertan, Hodei Orobengoa, Eneko Lizarralde eta Mikel Aristi sartu ziren. Beraiek egin ziren ihesaldiko jabe. Dena den, tropelak, ihesaldi harrizkutsua zela eta, ez zuen aldeak haunditzen utzi eta gehienez ere, 50 segunduko aldea izan zuten.
San Andreserako azken igoerara hurbildu aurretik, Elgoibarreko Sigmako aldapan, Orobengoak iheskideak atzean utzi eta bakarrean ekin zion bere aukeran aprobetxatzeko eta lehen garaipena lortzeko. San Andres bakarrik hasi zuen eta azken kilometroan izan zen harrapatu zutenean, Iker Azkarate eta Mikel Aristi taldekideak, Hodei harrapatu bitartean, Lizarraldek eta Aristik, defentsa lan bikaina egin zuten baina, Azkarate, kontrario gogorra izan zuten.
Azkenik, helmugan, Aristi lehenego, Azkarate bigarren eta Sergio Santamaria Mexikarra hirugarren.
1. Mikel Aristi (Sumofic)
2. Iker Azkarate (Caja Rural)
3. Sergio Santamaria (Laguntasuna)
…….
5. Eneko Lizarralde (Sumofic)
7. Hodei Orobengoa (Sumofic)
43. Xabier Gallastegi (Sumofic)
44. Andoni Lasa (Sumofic)
57. Jon Aranzabal (Sumofic)
71. Julen Irizar (Sumofic)
77. Asier Taboada (Sumofic)