Bihar, abuztuko erdialdean urtero gertatu bezala, Zarautzen jubenil eta kadete mailetako gaueko Kriteriuma jokatuko da eta bertan izango dira, nola ez, Sumofic – Lokatza taldeko txirrindulariak.
Lasterketa, Azken Portu auzoko kaleetan ospatuko da, bertako jaietako programan sartuta. Esan bezala, kadete eta jubenil mailako neska mutikoak harituko dira. Kategoria bakoitzak bi froga izango ditu: puntukako lasterketa eta eliminazioa. Lehen proba gaueko hamarretan hasiko da eta gutxi gora behera gauerdian banatuko dizkiote irabazleei sariak.
Benetan ikuskizun eta iniziatiba polita Zarautzeko Txirrindulari Elkarteak orain urte batzuk izan zuena.