Asteburu honetan, Lokatzako gazteek lana badute. Batetik, jubenilak eta 2. urteko kadeteak, Azkoitian harituko dira domeka goizean, 9.00tik aurrera hain zuzen ere. Bertan izango dira, Eneko Lizarralde, Hodei Orobengoa, Asier Taboada, Andoni Lasa eta 2. urteko kadeteak diren Txomin Larrañaga eta Julen Irizar.
Beste alde batetik, Mikel Aristi, espainiako jubenil mailako selekzioarekin kontzentraturik dago eta domekan, 10.00tik aurrera elite eta sub23-kin lehiatuko da Amurrion, euskaldun torneoko proba batean.