Irailaren 2-tik 4-ra Bejarren jokatuko diren jubenil mailako Espainiako txapelketetarako, Euskal selekzioko hautatzaileak, Eneko Lizarralde eta Mikel Aristi deitu ditu. Ostiralean, erlojupekoak izango dira eta domekan, errepideko iraupen probak. Biek, iraupen proban hartuko dute parte, erlojupekoa alde batera utzita.
Sumofic-eko txirrindulariek, 117 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre, Bejarreko inguruetan prestatu duten zirkuitu bati, bost itzuli emanez. Biak gogotsu doaz, orain arte lortutako emaitza bikainak medio.
Aristi, txapelketa lehiatzeko faboritoetako bat dela esan daiteke, Espainiako selekzioarekin egoteak ematen dion kategoria. Berak gainera, ondo aski ezagutzen ditu izango dituen aurkari gogorrenak, berarekin egon bait dira orain gutxi, Dinamarkan taldekide. Eneko Lizarraldek, denboraldian zehar erakutsi duen bezala, ihesaldietan ondo mugitzen dela frogatu du eta berauetan, ondo bukatzen dakiela ere. Beraz, biek badituzte beraien aukerak emaitza polit bat lortzeko.