Donostiako Larratxo auzoan zapatuan eta Liernian domekan, Mendiko kriteriuma jokatu da jubenil mailako eta 2. urteko kadeteentzako lasterketak. Larunbatean Larratxon, 41 kilometroko ibilbide gogaikarrian, Sumofic-eko txirrindulariak, oporretako geldialdiaren ondoren, ondo defendatu zituzten beraien aukerak. Taldeko onena Julen Irizar izan, Jokin Etxabe 18. eta Hodei Orobengoa 23. Taldeka laugarren postua eskuratu zuten.
Domekako lasterketan Liernian, taldeak ere emaitza politak lortu zituen. Lehendabizi 59 kilometroko ibilbidea izan zuten goizeko 9.30tan hasita eta hor, Julen Irizar 16., Jokin Etxabe 17., Hodei Orobengoa 27., Jon Aranzabal 28., Xabier Gallastegi 29., Andoni Lasa 43. eta Asier Taboada 50. izan ziren. Lasterketa amaitu bezain pronto, erlojupekoa jokatu zen Seguran hasi eta Lierniako gainean amaituta. Taldeko onena, Jokin Etxabe izan zen, ondoren Hodei Orobengoa, Julen Irizan, Xabier Gallastegi, Jon Aranzabal eta Andoni Lasa.
Azken sailkapenean, zapatukoa eta domekako batuta, Julen Irizar 13., Jokin Etxabe 17. eta Hodei Orobengoa 20 izan ziren. Taldeak, azken txanparako prestaketa lanetan bide onetik doala erakutsi du, batez ere, irailaren 17an, Beasainen jokatuko den Mundialaren Aurreko klasikari begira.