Errepideko denboraldia amaitu aurretik, bada zer ikusirik. Hurrengo igandean mende bat baino gehiago duen lasterketako ospatuko da. Hain zuzen ere, Paris – Toursek 105. ekitaldia ospatuko du, Parisetik 100 kilometro hegoaldera dagoen Voves hirian hasi eta txirrindulariak Toursera eramango dituen 230 kilometroko ibilbidean. Datuak dauden lehen ekitaldia 1896an izan zen Eugene Prèvost frantziarra gertatu zelarik irabazle, 250 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Hurrengo ekitaldia ez zen 1901. urterarte jokatu eta 1906 geroztik, soilik hirutan ez da lasterketa ospatu 1915, 1916 eta 1940ean.
Lasterketaren palmaresean, txirrindularitzaren historiak izan dituen ziklista haundienen izenak agertzen dira: Petit Breton, Lapize, Pelissier, Frantz, Leducq, Van Looy, Maertens, Moser, Zooetemelk, Raas, Kelly, Musseuw, Zabel, Virenque, Gilbert, Freire besteak beste. Gehienak esprinter haundiak, izan ere, Paris – Toursi, esprinterren lasterketa ere esaten zaio, nahiz eta azken urteetan, egon diren esprinta sahiestu duten txirrindulariak, esaterako Gilbert, Dekker, Guesdon edo Virenque esaterako, azken hau, ihesaldi luze baten ondoren. Lasterketa honetan gehien gailendu direnak 3 garaipenekin Erik Zabel, Paul Maye, Guido Reybroeck eta Gustave Danneels izan dira. Nazioka Belgika da garaipen gehien dituena 39kin eta aipatu, ez dela euskaldunik agertzen palmaresean. Ekitaldirik azkarrena Andrei Tchmil-ek irabazitakoa izan zen 48km/h gorako bataz bestekoarekin. Eta lasterketa honen azken garailea, hiru aldiz munduko txapeldun izan den Oscar Freire izan zen, sprintean, Angelo Furlanen eta Gert Steegmanen aurretik.
Lasterketa bere osotasunean laua dela esan daiteke, dena den, antolatzaileek azken kilometroetan emozioa emateko hainbat muino txiki ipini dituzte iheslarien eta tropelaren esprint gosearen arteko lehia ikusteko, aldi berean, lasterketak izaten duen abiadura altuak ere, asko gogortzen du lehia. Azken kilometroetan gatza pixkat ipintzeko, bi muinotxo daude bata 10 kilometro faltan, Cote de Beau Soleil eta ondoren 7 kilometro faltan, Cote de l’Epan. Helmuga, Grammont etorbidean dago eta 2 kilometroko zuzenguna zabala izango dute, azken urteetan askotan ikusi da ihesalariak eta tropela atzetik gerturatzen den irudi polit batean, xagua eta katua bezala.
Lasterketa honek, pasaia edeerak erakutsi ohi dizkigu, izan ere, lasterketa Loire ibaiaren inguan egiten ditu hainbat kilometro, bertako Chateau-ak eta ibaia bera ikusteko paradarekin. Helmuga ere, ibaiaren kontra dagoelarik. Benetan, lasterketa polita eta ziraragarria izan ohi da Paris – Tours azkeneko kilometroetan, batetik, pelotoiaren menpe egon nahi ez duten txirrindulariak daudelako eta bestetik, espriterrak duten taldeek esprinta bilatzen dutelako.
Partaideen artean, Cavendish izango da, Copenhaven-en munduko txapeldun bilakatu berri eta ikusi beharko da, azken muino horiek pasatzeko gai den eta pasatu ezkero, indarrik duen. Hasiera baten, favorito nagusia bera dela esan daiteke. Dena den, Phillipe Gilbertekin ere argi ibili beharko da, seguru, azken muino horietan tropeletik aurrera egindo duela eta Voeckler edo Chavanel moduko txirrindulariak ez ditu hurruti izango.