Mikel Aristi

Denboraldi honetan gazte mailako tropelean erreferentzia izan den txirrindularia dakarkigu gaurkoan gurera. Amestezineko denboraldia burutu du. Gipuzkoako Itzulia eta Iruñerriko Itzulia, Gipuzkoako txapelketa, Udazkeneko Kriteriuma eta beste hainbat lasterketa irabazi ditu. Europako txapelketan izan da eta Danimarkan nazioetako kopan ere korritu zuen. Afazionatu mailan ere hiru lasterketetan parte hartu du kontutan hartzeko emaitzekin.

Aurtengo denboraldia nola definituko zenuke?

Neguan egindako lan gogorraren ondorioa izan da.

Zein izan da unerik goxoena? Eta txarrena?

Unerik goxoena aukeratzea zaia iruditzen zait, zorionez urte ona izan delako, baina talde lanean lortutako garaipenekin geratuko nitzateke eta atzerrian parte hartutako lasterketekin.

Txarrena berriz, denboraldi hasierako lesioa izan zen, kosta egin zitzaidan lesio horri buelta ematea.

Garaipenen artean, zein daukazu gogokoena?

Gogoenak bi ditut, Mutrikuko lasterketa, urteko lehen garaipena izan zelako eta gipuzkoako buelta, taldean izugarrizko lana egin genuelako.

Lortu ez duzunik eta lortu nahiko zenukenik gelditu al zaizu?

Naiz eta gauza asko lortu beti geratzen da zerbait eta nire kasuan munduko txapelketara joatea gustatuko litzaidake baina ez zen posible izan beste batzuk ni baino hobeto zeudelako.

Nazioartean lehiatu zara, Italian eta Danimarkan, zer nolako esperientziak izan dira?

Oso esperientzia onak izan dira, txirrindularitzari buruz ikasteko balio izan didate, jende desberdinarekin lehiatzeko aukera ere bai eta leku desberdinak ezagutu ditut. Lagunak ere egin ditut, izan ere, gente bikaina ezagutzeko aukera eduki dut.

Zein izan da urte honetan jaso duzun hikazkuntzarik onena?

Urte honetan gauza asko ikasi ditut, entrenatzaile bezala irakasle onena genuelako, adibidez taldean lana egitea.

Etorkizunari begira, zer espero duzu?

Egia esan, oraindik deskantsatzen nago eta ez dut helbururik ipini, baina badakit urte gogorra izango dela.

Bukatzeko, zerbait esan nahi?

Eskerrak ematea gustatuko litzaidake, urte hau hain ona izateko lagundu didaten taldekide, entrenatzaile, familia, lagun eta denei.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Mikel Aristi

  1. julen orobengoa dijo:

    Mikel!!!!
    txapeldun:sigue asi ,ke los resultados seguiran llegando, estaremos kontigo

  2. Mikel Aristi dijo:

    Eskerrik asko Julen!!

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.