Aurtengo denboraldia maila aldatu du eta bere emaitzak asko hobetu dira. Taldeko gatza eta piperra, humore ona eta poza kutsatzen dio talde osoari.
Dagoeneko denboraldia amaitu da, zein da zure balantzea, pertsonala eta taldekoa?
Denboraldia oso polita iruditu zait beste denboraldi batzuekin konparatuz. Espero nuena baino gehiago egin dudalako. Nik nuen helburua lasterketa bat bukatzea zen eta hamabost lasterketa bukatu dudanez oso emaitza polita izan da neretzat eta hurrengo urteko denboraldirako pauso haundi bat eman dudala uste dut. Taldeari begiratuz oso ondo pasatu dut taldean ambiete oso ona zegoelako eta oso ondo eramaten giñelako eta horrek postu nau niri.
Zein izan da denboraldiko unerik onena?
Une polit asko euki ditut baina nabarmenena Beasaingo premundiala bukatzea izan da, oso lasterketa zaila zelako eta kanpoko jende asko etorri zelako.
Etorkizunari begira, nola ikusten duzu zure burua?
Etorkizunari begira ez dut uste afizionatutan hartuko nauenik baina nire helburua afizionatura heltzea da eta gero profesionaletara baldin bada baita ere. Nik uste dut hobetu beharko dudana dela pelotoian ondo kolokatua joatea.
Honezkero urte mordozka bat zoaz bizikleta gainean, noiz hasi zinen bizikletan?
Ez nago zihur zenbat urterekin hasi nintzen bizikleta gainean baina uste dut 11 urterekin hasi nintzela. Txikitan poztu onak egiten nituen baina urteak pasa ahala geroz eta postu txarragoak egiten hasi nintzen.
Zer ematen dizu txirrindularitzak horrenbeste urtetan jarraitzeko?
Egia esan ez dakit zer ematen didan txirrindularitzak baina urteak pasa ahala geroz eta gehiago gustatzen zaidala uste dut.
Bukatzeko, zerbait esan nahi?
Eskerrak eman nahi diet familiakoei eta lagun didaten guztiei. Hurrengo urtean hobeto ibiliko naiz !!!