Lehen urtea burutu du afizionatu mailan. Pauso politak eman ditu lehen urte honetan, hainbat lasterketetan taldearentzako lan polita egiten eta esperientzia oso onak hartu ditu.
Dagoeneko denboraldia amaitu da, zein da zure balantzea, pertsonala eta taldekoa?
Denboraldiko nire balantzea ona izan da, postu onik egin ez arren asko ikasi dut eta hori datorren denboraldirako positiboa dela uzte dut.Ekipoari buruz, tenporada oso ona egitea lortu dugula pentsatzen dut, bi garaipen lortu bai ditugu eta ekipo indartsuen pare ibili bai gara.
Zein izan da denboraldiko unerik onena?
Denboraldian zehar une on asko eduki ditut baina batenbat aipatu behar baldin bada Bergaran bukatzea lortu dudan bi karreretako edozein aipatuko nituzke.
Etorkizunari begira, nola ikusten duzu zure burua?
Datorren denboraldian Deba-Barrena taldean segituko dut, afizionatu mailan bigarren urtea egiteko. Espero dut aurten baino emaitz hobeagoak lortzea, postuei dagokionez, eta asko ikastea .
Honezkero urte mordozka bat zoaz bizikleta gainean, noiz hasi zinen bizikletan?
Txikitatik ibiltzen nintzan bizikletan eta orain dela 7 urte , infantiletan, hasi nintzen lokatza taldearekin konpetitzen.
Zer ematen dizu txirrindularitzak horrenbeste urtetan jarraitzeko?
Txirrindularitza kirol gogorrenetako bat edo gogorrena dela uzte dut , eta sakrifizio asko egin behar dira kirol honetan aurrera egiteko, baina gero emaitz onak heltzen direnean egindako sakrifizio guztiak merezi dutela ikusten duzu eta egin duzun lan guztia zerbaitetarako balio izan duela ikusten da .
Bukatzeko, zerbait esan nahi?
Datorren urtean denboraldi ona egitea espero dut eta txirrindularitzaz disfrutatzen taldean eduki behar dudan bergarako 3 taldekide berriekin. Eta Eskerrak ematea onaino heltzen lagundu didaten guztioi.