Atzo, urtarrilaren 14ean, Berrizen jokatu zen ziklokrosarekin, Lokatzako gazteek agur esan diote aurtengo ziklokross denboraldiari. Bertan izan ziren Jon Fernandez antzuolarra kadeteetan eta Txomin Larrañaga eta Julen Irizar jubeniletan.
Kadeteetan, Fernandezek, 9. postua eskuratu zuen. Jubeniletan, Txomin Larrañagak lasterketa bikain amaitzea lortu zuen eta Julen Irizarrek aldiz, lehen itzulia burutu gabe zuela, erorikoa izan zuen eta jasotako kolpeagatik, lasterketa utzi behar izan zuen.
Hirurek, Zornotzan izan zen lehen lasterketatik, atzo Berrizen ospatu zen lasterketararte, maila asko igo dute eta egindako lana, errepideko denboraldirako ezin hobeto etorri zaie, martxoan hasiko duten denboraldi berrirako, gorputzaldi onean heltzeko.