Azto ospatu zen Soraluce S. Coop. sari nagusian, Imanol Iraola andoaindarra izan zen azkarrena Osintxuko helmugan. Emakumeetan aldiz, Dorleta Eskamendi, Oreretarra izan zen hoberena eta berak jaso zuen, emakumeendako saria.
Lasterketa bizi-bizia izan zen eta horren adierazle, txirrindulariek lortu zuten bataz besteko abiadura altua, 43.43Km/h.
Erasoa, erasoaren atzetik igaro zen lasterketako zatirik handiena eta denbora gehien iraun zuen ihesaldiko protagonistetako bi, Sumofic-Igartua taldeko Etxabe anaiak izan ziren. Azkenean, tropelak, denbora askorik utzi ez, eta harrapatu egin zituzten.
Elgoibarrera joan etorria ere, azkeneko 25 kilometroak burutzeko, emozioz beterikoak izan ziren eta aurreko egunetan aipatu den bezala, Plaentziako maldak, gatza eta piperra ipini zion lasterketari, bertan, Imanolek, indartsuena zela erakutsi zuen, 4 segunduko aldea lortuz helmugan, Orthezienne taldeko Vincent Loustau-ri eta Iker Azkarateri.
Lokatzakoen artean, bizkorrena Julen Irizar izan zen 11. eta Asier Taboada, 15. Taldeak ere, irudi paregabea erakutsi zuen, dagoenekko, Lokatzako marka bihurtu den ausardia eta gogoa erakutsiz, lasterketako hainbat unetan tropeleko erantzukizuna hartuta.