Jokin Etxabe, garaipenetik gertu

Gaur Eibarren, jubenil mailako Udaberri saria ospatu da eta bertan izan dira, Sumofic-Igartua taldeko txirrindulariak. Aurreko astean, Osintxuko Soraluce S. Coop. sarian gertatu bezala, Eibarren ere, Lokatzako gazteak protagonista izan dira lasterketa osoan zehar, hainbat ihesalditan sartuta.

Ibilbideak 80 kilometro zituen eta Bergarara joan etorria egin ondoren, Debaraino jeitsi eta Ondarrutik barrena, Markiñaruntz, joan dira, San Migeleko gaina igotzeko. Etxabek, bere igotzaile sena erakutsi du eta helmugara, beste iheskide batekin heldu da. Eibarreko kaleetan barrena baina, Jokini, iheskidea aurreratu zaio azken sprintean. Dena den, lasterketa bikaina burutu du, bai berak eta bai taldeak, izan ere, Sumofic-Igartua taldea, aurreko astean hirugarren sailkatu bazen, aste honetan, bigarren izan da taldekako sailkapenean.

1. Peio Olaberria (Caja Rural)

2. Jokin Etxabe (Sumofic-Igartua)

3. Eriko Mujika (Caja Rural)

.

13. Beñat Etxabe (Sumofic-Igartua)

20. Jon Aranzabal (Sumofic-Igartua)

23. Julen Irizar (Sumofic-Igartua)

47. Xabier Gallastegi (Sumofic-Igartua)

61. Txomin Larrañaga (Sumofic-Igartua)

 

Taldeka:

1. Caja Rural

2. Sumofic-Igartua

3. Gerardo de la Calle

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.