Aristi 3. Lizartzan jokatutako Lehendakari txapelketako hirugarren proban

Gaurkoan, Lizartzan ospatu da afizionatu mailako lasterketa, Lehendakari txapelketako hirugarren proba puntuagarrian. Bertan izan dira, Lokatzan haritutako Mikel Aristi, Eneko Lizarralde, Hodei Orobengoa eta Ion Rivero, hirurak, Debabarrena taldean dabiltza 2012 denboraldian.

Lasterketa erdian, 15 gizoneko ihesaldi bat sortu da eta bertan, Mikel Aristi sartu da. Atzetik baina, Caja Rural taldea osorik, tropel buruan jarri eta aldea murriztu du Leaburuko gaina igotzen hasi aurretik. Aristik, ihesaldiko beste gutxi batzurekin, aurrean pasa du Leaburu, tropeletik zetorren Johan Abraham Van Zyl herbeeretarrarekin batera. Azken mendatean baina, Van Zyl-ek aurrera egin du bakarrik eta helmugan 40 segundutik gorako aldea atera dio atzetik zetorren laukote bateri. Laukote horretan, Mikel Aristi zegoen eta taldeko bigarren postua lortu du, lasterketako hirugarrena izanik.

Ondoren, iritsi den tropel nagusian, Ion Rivero iritsi da, lasterketan zehar, maila bikaina erakutsi duelarik eta ondorengo taldean, Hodei Orobengoa, lehen urtean oso maila polita erakutsiz. Azkenik, Lizarraldek, ezin izan du proba amaitu, helmugatik 5 kilometrora zegoelarik, zulatua izan du eta inguruan laguntza autorik ez zuenik, lasterketa utzi berhar izan du.

Lizartzako Insalus Saria

1. Johan Abraham Van Zyl (Caja Rural) … 2h 20′ 57″

2. Victor Manuel Moleon (Lizarte) … 45″

3. Mikel Aristi (Debabarrena) … 45″

38. Ion Rivero (Debabarrena) … 1′ 22″

66. Hodei Orobengoa (Debabarrena) … 4’25»

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.