Domeka atsaldez, Errenterian, XXIX. Errenteria saria ospatu da. Lasterketak 70km izan ditu eta Oiartzungo zirkuituan zehar eta Gaintxurizketako gainen artean igaro da oso bizi. Lasterketako protagonista nagusiak, Castillo de Onda taldeko talde Valentziarra izan da. Guztira 129 txirrindulari izan dira irteera puntuan eta bertan, astero legez, Sumofic-Igartuako txirrindulariak izan dira.
Lasterketa hasi den momentutik, ihesaldi saiakera guztietan egon dira eta oso ausart lasterketa osoan zehar. Bada, sorte txarrak taldea begiz jo du gaurkoan. Batetik, lehenego postuetan zihoala, aurrekoak erori eta Julen Irizarrek erorikoa izan du. Jokin Etxabek, Eibarren protagonista izan zen txirrindulariak, matxura izan du eta lasterketa ospatzen zen errepideek duten trafiko dentsitatea dela eta, Ertzaintzak bereala moztu ditu atzeratzen ziren txirrindulariak. Osorik, mantendu direnak, saiatu dira behin eta berriz ihesaldiak sortzen edo ihesaldietan sartzen, baina azkenean, tropel osoaren esprinta ikusteko parada izan da, esprint benetan polita non Castillo de Onda taldeko txirrindulariak indartsuenak agertu diren, Cristian Torres garaile izan delarik, Soraluce S. Coop. saria nagusian irabazle izan zen Imanol Iraolaren aurretik.
XXIX. Errenteria saria:
1. Cristian Torres (Castillo de Onda) … 1h 35′ 2′»
2. Imanol Iraola (Andoaingo) … d.b.
3. Peio Olaberria (Caja Rural) … d.b.
—
19. Txomin Larrañaga (Sumofic-Igartua) … d.b.
29. Jon Aranzabal (Sumofic-Igartua) d.b.
34. Xabier Gallastegi (Sumofic-Igartua) … d.b.
57. Asier Taboada (Sumofic-Igartua) … d.b.
69. Beñat Etxabe (Sumofic-Igartua) … 25″
Taldeka:
1. Castillo de Onda
2. Caja Rural
3. Andoaingo
…
6. Sumofic-Igartua
——————————————————————————————-
Beste alde batetik, gaur goizean, afizionatu mailako Espainiako Kopa egin dute Alkiza eta Larraul artean, hain zuzen ere, Aiztondo klasikoa eta bertan izan da Mikel Aristi bergararra. Aristi, 77. sailkatu da bigarren tropelean heldu delarik.