Sumofic-Igartuako jubenilak protagonistak Azpeitian

Zapatuan Azpeitian ospatu den lasterketan Sumofic-Igartua taldeko jubenilak, protagonista nagusienetakoak izan dira lasterketan zehar, nahiz eta, garaipenik ezin izan duten azkenean lortu. Jokin Etxabe izan da lehena, 6. postuan.

Lasterketa hasi bezain pronto, ihesaldi bat sortu da eta bertan, Julen Irizar sartu da. Ondoren, lasterketa buruaren eta tropelaren artean, beste taldetxo bat aurreratu da eta bertan, Txomin Larrañagak ipini du taldeko ordezkaritza.

Mandubia mendatea igotzen hasi direnean, ihesalditik Julen Irizar izan da aurrera jarraitu duen bakarra, pelotoian, taldekideak kontrol lana egiten zuten bitartean. Mandubiako portu luzean baina, tropeletik, Iker Azkarate eta Peio Olaberriak aurrera egin dute Julen Irizar harrapatu dutelarik. Irizar beraiekin zihoala, karranpak izan ditu, lasterketa osoa ihes eginda ibili ostean, eta atzetik zetorren taldetxo txiki baten geratu da non taldetxo horretan, Sumofic-Igartuako, Jon Aranzabal, Jokin Etxabe, Asier Taboada zetozten, taldetxoaren ardura hartuta.

Azkenik, helmugan, Iker Azkarate eta Peio Olaberria aurreratu dira eta hirugarren postuarengatik burruka egin duen 13ko taldetxo txikian, Sumofic-Igartuak, lau ordezkari izan ditu. Taldekako sailkapenean bigarren postua eskuratuz. Nahiz eta taldetxotik tiraka ibili diren, ez dute denbora guztia kentzeko behar aina kilometrorik izan.

Azpeitiako San Jose Saria:

1.- Iker Azkarate (Caja Rural) … 2h15’05»

2.- Peio Olaberria (Caja Rural) … d.b.

3.- Alberto Agirre (Galdiano Eraikuntzak) … 51″

6.- Jokin Etxabe … (Sumofic-Igartua) … 51″

7.- Jon Aranzabal (Sumofic-Igartua) … d.b.

11.- Asier Taboada (Sumofic-Igartua) … d.b.

16.- Julen Irizar (Sumofic-Igartua) … 1′ 32″

23.- Xabier Fallastegi (Sumofic-Igartua) … 1′ 40″

37.- Beñat Etxabe (Sumofic-Igartua) … 1′ 53″

76.- Txomin Larrañaga (Sumofic-Igartua) … 9′ 57″

79.- Mikel Mugika (Sumofic-Igartua) … 10′ 14″

Taldeka:

1.- Caja Rural

2.- Sumofic-Igartua

3.- Limousin Cartonajes

 

 

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.