Afizionatu mailan, diharduten Bergararrak atzo Villatuertan aipatzeko lana egin zuten. Batetik, Mikel Aristik, 7. postua eskuratu zuen eta Hodei Orobengoak 12. postua. Lasterketa tropel haundi bateko sprintean jokatu zen (bataz besteko abiadura 45 Km/h) eta Villatuertako alde zaharreko kale estuetan barrena, pozisioa mantentzea zail izan zen arren Bergararrak, jubeniletan izan duten ofizioa azaleratu zuten.
Ion Rivero eta Eneko Lizarraldek ere, tropel berean amaitu zuten lasterketa, baina hauek, taldeari laguntzeko ardura izan zuten. Aipatu ere, azken metroetan, Aristik eta Orobengoak, aurrekoak erori eta sortutako nahasmean postu hobea lortzeko aukera galdu zutela.
XXI. Trofeo Suministros Monjardin
1.- Ruben Fernandez (Caja Rural) … 2h 20′ 31″
2.- Fernando Grijalba (Caja Rural) … d.b.
3.- Peio Goikoetxea (Debabarrena) … d.b.
…
7.- Mikel Aristi (Debabarrena) … d.b.
12.- Hodei Orobengoa (Debabarrena) … d.b.
Eneko Lizarralde (Debabarrena) … Sailkapenaren zain gaude
Ion Rivero (Debabarrena) … Sailkapenaren zain gaude