Gaurkoan Eibarren kadete mailako Abaskal Oroitzarrea ospatu da eta bertan izan dira, Sumofic-Lokatzako txirrindulari kadeteak. Lasterketa, Eibartik, Mendarora eta ondoren, Debagoienean, Bergararaino etorri eta atzera Eibarrera helmuga kokaturik zegoela.
Bada, Urtzik, Soraluzeko sahiesbideko maldetan, beste txirrindulari batzurik tropelari aurre hartu dio eta poliki poliki abantaila goruntz joan da. Ihesaldian, oso indartsu eta ihesaldiko tenpo danak berak kontrolatu ditu azkenik, Eibarreko kaleetan, sprinta jokatu duten arte eta iheskideak atzean utzi dituen arte. Txirrindulari antzuolarrak, iaz, Euskal Herriko gaztetxoak sarian bigarren geratu zen eta aurten, postu bikainak lortua da, azkenik gaur, ondo merezitako garaipena lortu du.