Domekan XXXVIII. Gorlara igoera

Hurrengo domekan, martxoak 25ean, XXXVIII. Gorlara igoera ospatuko da. Lasterketa, Lokatza Ziklismo Eskolak antolatzen du eta Euskal federazioko Lehendakari txapelketarako puntuagarria izango da.

Irteera Bergarako San Martin plazan izango da goizeko 10.00tan Bergarako udaletxe parean. Neutralizatuta herri barnean kilometro batzuk egin ostean, ibarrean barrena, 32 kilometro egingo dituzte Gorlarako lehen igoera hasi aurretik. Lasterketak, 90 kilometro izango ditu eta guztira, bi aldiz igo beharko dute Elosuko gaina. Ibilbidea, esandako hasierako kilometroen ostean, Elosua igo eta Gorlako helmugatik pasa ondoren, Aizkoitira jeitsi ondoren, Azipurutxotik barrena, Zumarragara egin beharko dute txirrindulariek, handik, Deskarga gainetik pasa eta Antzuolatik igaro ostean Bergarara iritsi eta Elosuko azken igoera egin beharko dute Gorlako zuzengunera iritsi aurretik.

Azken urteetan, ibilbidea aldatu egin da, hasierako ekitaldietako igoera bakarretik, 90 kilometroko iraupen proba antolatzera pasa da, txirrindulariek, Gorlatik bi aldiz pasa beharko direlarik. Ibilbide aldaketak, ikuskizuna hobetu du bai kirol alderditik eta zaleen erantzunaren aldetik eta parte hartze zabalagoa ere bultzatu du. Lehengo ibilbideko errekorra, Alberto Contadorrek ezarri zuen modu honetan ospatu zen azken urtean (2001) 20 minutu eta 30 segundutan, San Martin plaza eta Gorla bitarteko ibilbidean. 2002. urtetik aurrera, iraupen proba bezala jokatzen da lasterketa.

Gorlara igoerak hainbat historio berezi ere baditu. Euskaltel-Euskadi taldean diharduen Jorge Azanzak irabazitako 2004ko ekitaldian, elurra medio, lasterketa moztu beharra izan zen eta igoera bakarrean geratu zen lasterketa, txirrindulariak zurituta helmugaratzen zirelarik. Ondoren, 2010ko ekitaldian, amaiera ziraragarria ikusteko parada egon zen, izan ere, epaileek, foto finish-aren beharra izan zuten irabazlea ikusteko Jesus Herradak (Movistar) irabazitako urtean, Peio Bilbaoren (Euskaltel-Euskadi) aurretik. Palmaresak estatutik etorritako irabazleez gain, atzerriko irabazleak ere baditu. Andrey Amador (Costa Rica, Movistar) eta Klaus Michael Moller (Danimarka).

Irabazleen artean, profesional izan diren eta oraindik gaur egun diren txirrindulariak agertzen dira urtero. Aipatutako Contadorrez gain, Carlos Sastre ere bada, Tourra irabazita dutenak. Joaquim «Purito» Rodriguez, Juanma Garate, Julian Gorospe, Beñat Intxausti, Iñigo Cuesta eta abar luze bat, lehengo, oraingo eta etorkizuneko txirrindulari haundiak direnak. Azken edizioko irabazlea, Omar Fraile, gaur egun Orbea Continental taldea hari da. Nor izango da hurrengo profesionala? Zita, domekan Gorlako zelaietan.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.