Goizean ospatu den XXXVIII: Gorlara igoeran, Santiago Ramirez canariarra izan da azkarrena Gorlako malda gogorretan. Egiten diren bi igoeretako lehenengoan, lau txirrindularik hartu dute aurre eta ondorengo jeitsieran Aizpurutxo aldera, beste lau txirrindulari batu zaizkie aurrekoei, non, Mikel Aristi bergararra sartu den. Zumarragara heltzeaz bat, tropelak, ihesaldia harrapatu du eta ondoren, bigarren Gorlarako igoeran, Santiago Ramirezek, erakustaldia egin du, igoera osoa bakarrik eginda. Antonio Pedredo taldekidea bigarren sartu da eta Aitor Gonzalez, Debabarrena taldekoa, hirugarren. Taldeka Lizarte nagusitu da, lehen bi postuak eskuratu bait ditu. Aipatu, jubenil mailan, Ramirezek, Espainiako txapelketa irabazi zuela.
Bergararrak, oso lan polita egin dute, Eneko Lizarralde eta Ion Riverok, lasterketa amaitu dute eta Mikel Aristi ihesaldian sartu da. Hodei Orobengoak aldiz, gaurkoan, txirrindularitzaren aurpegi txarra ezagutu du, erorikoa izanda.
Argazki galeria Goiena-ko webgunean
XXXVIII.Gorlara Igoera
!.- Santiago Ramirez (Lizarte)
2.- Antonio Pedrero (Lizarte)
3.- Aitor Gonzalez (Debabarrena)
…
29. Mikel Aristi (Debabarrena)
65.- Eneko Lizarralde (Debabarrena)
70.- Ion Rivero (Debabarrena)