Mikel Aristik 2. postua eskuratu du Pitillasen

Lokatzan ibilitako txirrindulari bergararrak, zapatuan Pitillasen ospatutako Euskaldun Torneorako (Elite-sub23) proban 2. postua eskuratu zuen. Lasterketako protagonista, haizea izan zen. Hasieratik alboz izan zuten txirrindulariak eta tropela mila pusketatan banandu zen. Jubeniletan erakutsi zuen moduan eta oso gustoko duen egoeran, Aristi primeran moldatu zen eta sortutako lehen taldetxoan egotea lortu zuen. Helmugarako, 2 kilometro faltan, Bidelan-Kirolgiko txirrindulari Ibai Daboz Lezotarrak erasoa jo zuen eta Aristiren taldean zihoazenak ez ziren konpondua aldea murrizteko. Hortaz, garailea, Daboz bera izan zen eta hurrengo taldetxoko azkarrena, Mikel izan zen. Lasterketako bataz besteko abiadura, oso haundia izan zen, 42.9 Km/h-koa.

Pitillaseko Sailkapena (sailkapen guztia ez daukagunez, ezin dugu beste bergararren emaitzarik eman):

1.- Ibai Daboz (Bidelan-Kirolgi) … 2h 46′ 43″

2.- Mikel Aristi (Debabarrena) … 3″ ra

3.- Antonio Angulo (Azysa-Conor) … d.b.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.