Apirilaren 14an, Elgoibarren izan zuten zita jubenilek aste honetan. Lasterketa egun euritsu batean ospatu zen guztira 126 txirrindulari batu ziren irteeran, aurreikusita zueden 92 kilometroak egiteko. Irteera aterturik hasi zuten baina, zeruak eskainitako barealdi bakarra izan zen, hortik aurrera, euria eta euria izan zuten txirrindulariek ibilbide osoan zehar. Eguraldia lagun izan ez zen arren, bataz besteko abiadura oso haundia atera zuten txirrindulariek (44,91 Km/h).
Hasierako ihesaldi sahiakeren ostean, hamabikote bat sortu zen, bertan, Sumofic-Igartuako Asier Taboada eta Julen Irizar sartu ziren eta hauen eta tropelaren artean egin zen beste taldetxo baten, Txomin Larrañaga, nahiz eta taldetxo honek, oso gutxi iraun zuen tartean. Aurrean egin zen ihesaldian, Sumofic-Igartuako txirrindulariak izan ziren borondate gehien jarri zuten txirrindulariak, bakarrak ez esatearren, beste txirrindulariak begira zeudelarik. Ala ere, eta tropela oso bizkor joan arren, ihesaldiak 70. kilometrorarte iraun zuen.
Kalbarion gora, Elgoibarrera jeitsi aurretik, Jokin Etxabe, indartsuenen pare agertu zen eta mendatea igo ostean egin zen lehen taldetxoan sartu zen. Azken kilometroan baina, Ander Alonsok aurre hartu eta Caja Ruralendako garaipen berri bat eskuratu zuen. Bigarren, Iker Azkarate talde berekoa eta hirugarren Jokin Etxabe bera sartu zen. Taldeka Sumofic-Igartua, bigarren geratu zen zapatuko lasterketan.
Jokin Etxabe egiten hari den denboraldi hasiera bikaina, ez zaio Euskal selekzioko ordezkarie pasa eta hurrengo domekan Aian jokatuko den Gipuzkoako Klasikarako deitu dute Etxabe.
Elgoibarko Sailkapena:
1.- Ander Alonso (Caja Rural) … 2h 2′ 55″
2.- Iker Azkarate (Caja Rural) … d.b.
3.- Jokin Etxabe (Sumofic-Igartua) … d.b.
…
16.- Beñat Etxabe (Sumofic-Igartua) … 45″
18.- Asier Taboada (Sumofic-Igartua) … 45″
23.- Jon Aranzabal (Sumofic-Igartua) … 55″
36.- Julen Irizar (Sumofic-Igartua) … 2′ 25″
39.- Xabier Gallastegi (Sumofic-Igartua) … 2′ 35″
64.- Txomin Larrañaga (Sumofic-Igartua) … 4′ 15″
Taldekako Sailkapena:
1.- Caja Rural
2.- Sumofic-Igartua
3.- Beola Motor