Bihar larunbata, infantil, alebinek eta kadeteek dute zita. Aurreneko biek, Aretxabaletan izango dute lasterketa arratsaldeko lauretan hasita. Kadeteek berriz, zapatu atsaldean ere izango dute hitzordua, hauek baina, Zarautzen lehiatu beharko dira arratsaldeko 16.15tik aurrera.
Kadeteek 53 kilometroko ibilbidea izango dute eta kostatik, Zumaiaraino joan eta Oikia-Iraeta-Aizarnabal ibilbideari bi itzuli eman ostean, Meagas igo beharko dute, gaina, helmugatik 5 kilometro eskasera kokatuta dagoelarik.
Domekan ere, Lokatzako txirrindulariek badute lasterketarik eta kasu honetan, jubenilen txanda izango da. Egun bakarreko lasterketarik garrantzitsuena lehiatzeko aukera izango dute Sumofic-Igartuako txirrindulari jubenilek Aian ospatuko den Gipuzkoako Klasikoan. Lasterketaren berezitazuna, selekzio autonomikoen partaidetza da eta hauekin batera, gipuzkoako talde jubenilak. Beraz, Aian, Andaluzia, Aragoi, Gaztela Leon, Gaztela Mancha, Extremadura, Illes Balears, Valentzia, Catalunya, Nafarroa, Galizia, Asturias eta Kantabria izango dira irteera puntuan. Hauekin batera, Araba, Bizkaia eta Iparraldeko selekzioak eta Espainiako elite mailako emakumeen selekzioa ere. Esan bezala, hauen guztien artean, gipuzkoako taldeak eta tartean, Sumofic-Igartua taldea. Aipatu, Jokin Etxabe egiten hari den denboraldi bikaina kontutan izan dutela Euskal selekzioko arduradunek eta horregatik, Sumofic-Igartuako maillota defendatu beharrean, Euskadi ordezkatuko du domekan ospatuko den lasterketan.
Ibilbideari dagokionez eta Aian izango dela kontutan izanda, aldapa izango dutela argi dago. Guztira 103 kilometro izango dute aurretik eta Aiara hirutan igo beharko dute txirrindulariek, ibilbide gogorra izango da eta hori gutxi balitz, iragarritako eguraldiak, are eta gehiago gogortuko die eguna, lasterketan izango diren 200 txirrindulariei.
Lokatzak, afizionatuak ez dituen arren, gaur egun Lokatzatik pasata maila horretan dabiltzan hainbat txirrindulari daude eta hauek, zapatuan Lazkaon goizeko hamarretan eta domekan, Duranan goizeko 9.30 izango dute euren zita.