Sumofic-Igartuako jubenilek, lasterketa polita osatu zuten goierri aldean, hain zuzen, Legorretan. Hasieran, hamabost laguneko ihealdia sortu zen eta Sumofic-Igartuako txirrindulariek ordezkaririk ez, eta tropel burua hartu zuten aurrean ihes egindakoak harrapatu arte. Beste behin, Sumofic-Igartua ihesalditik kanpo geratu den talde bakarra izan ez den arren, beste taldeek erantzukizunak hartu ez arren, Lokatza jubenilak, tropel buruko ardura hartu dute beste behin, inoren zai geratu gabe. Aurpegia ematen eta bildurrik ez duen taldea dela erakutsiz.
Azkenean, Jokin Etxabek lasterketa jokatu zen taldean sartzea lortu zuen nahiz atzetik lanean ibili zen, helmugan, 5. postua eskuratzeko.
Taldeko beste ordezkariek, lana gogoz eginagatik, ez ziren atzean geratu eta taldekako sailkapenean, Sumofic-Igartuak 2. postua eskuratu zuen Valladolidetik etorritako Tinlhoi taldearekin denboretan berdinduta.
Sailkapena Legorreta:
1.- Imanol Iraola (Andoaingo) … 2h 14′ 59″
2.- Borja Carracedo (Tinlohi) … d.b.
3.- Sergio Padro (Ferreteria La Fuente – Bicis Benavente) … d.b.
…
5- Jokin Etxabe (Sumofic-Igartua) … d.b.
10.- Beñat Etxabe (Sumofic-Igartua) … 40″
11.- Julen Irizar (Sumofic-Igartua) … d.b.
18.- Asier Taboada (Sumofic-Igartua) … d.b.
56.- Xabier Gallastegi (Sumofic-Igartua) … 2′ 48″
Taldekako sailkapena:
1.- Tinlohi
2.- Sumofic-Igartua