Domekan, Bergaran bertan izan zuten lasterketa kadete mailako txirrindulariek. Nola ez, han izan ziren, Sumofic-Igartuako txirrindulariak herriko ordezkari bezala.
Kanpotik etorritako taldeak ere izan ziren eta horrek, lasterketa polita osatzeko aukera eman zuen. Hasieran, ohiko ihesaldi saiakerak egon ziren Zubillagarako tartea burutu zuten arte. Han, 7 lagunek egin zuten aurrera eta helmugaraino iristea lortu zuten. Valladolidetik etorritako Ivan Urdiales Rodriguez-ek (Tinlohi – Club Deportivo Ciclista Pisuerga) irabazi zuen lasterketa (Baita tarteko helmugen saria).
Ondoren, tropeleko lehen postua, Urtzi Muguruzak lortu zuen. Aipatu, Sumofic-Igartuako hainbatek, zulatua izan zutela, lasterketako unerik garrantzitsuenetakoan.