Joan den asteburuan, Lokatzako jubenilak emaitza ezin hobeak lortu dituzte. Lehendabizi, Lokatzak berak antolatutako Euskal Herriko erljuaren kontrako txapelketan parte hartu zuten, Mikel Aristi eta Eneko Lizarraldek. Lehenegoak 5. postua eskuratu zuen eta Lizarraldek 6. Emaitza bikaina eta pozgarria, izan ere, egun bat lehenago parte hartzea ez zuten zihurra.
Euskal Herriko erlojuaren kontrako txapelketako sailkapena:
1- Aitor Rey (Aosa Olarra)
2- Xabier Bengoetxea (Buruntzazpi)
3- Asier Unanue (Cajar Rural)
4- Luis Pascual (Peña Roya)
5- Mikel Aristi (Sumofic)
6- Eneko Lizarralde (Sumofic)
Ondoren, domekan, Anoetan haritu ziren Sumofic-eko mutilak gipuzkoako challengeko proban. Hasieratik izan ziren protagonista, izan ere, lehen kilometroetan ihesaldi bat egin zen eta bertan, Mikel Aristi, Jokin Etxabe, Eneko Lizarralde eta Hodei Orobengoa sartu ziren. Azken mendatean, helmugatik 15 kilometrora, Aristi gogor jo zuen aurrera eta ihesaldiko lagunak ezin izan zioten eutsi eta minututik gorako errentarekin heldu zen helmugara. Ondoren laukote bat iritsi zen eta Orobengoak 3. postua eskuratu zuen Sumofic-endako podiuma osatuz. Baina ez zen hor bukatu Lokatzako gazteen nagusitasuna. Taldekako sailkapenean ere nagusitu ziren bigarren taldeari, ia bost minutu atereaz.
Anoetako sailkapena:
1- Mikel Aristi (Sumofic) 2:04:03
2- Asier Gandarias (Caja Rural) 1′ 09″ ra
3- Hodei Orobengoa (Sumofic) 1′ 09″ ra
—-
7- Eneko Lizarralde (Sumofic) 2′ 29″ra
—-
13- Jokin Etxabe (Sumofic) 6′ 05″ra
Taldekako sailkapena:
1- Sumofic – Lokatza 6h 15′ 47″
2- Caja Rural 6h 20′ 33″
3- Alimco 6h 27′ 07″