Lokatza Ziklismo Eskolak 1998 eta 2001 artean jaiotako neska-mutillei sapatuan antolatu duen lasterketan partehartzera gonbidatzen ditu.
Ekintza hau, Lokatzak txirrindularitzan hastea nahi duten gazteak animatzeko kanpaina barruan dago, izan ere azken urteetan maila txikietako partehartzea jeitsi egin da naiz eta kadete eta jubenil mailan emaitz bikainak izan ditugun.
Partehartzeko, honetxek dira kontua eduki beharreko balditzak:
– Eskola kirolean apuntatuta egotea.
– Errepideko bizikletaren garapen maximoa 46 x 18 (pedalkada bakoitzeko 5,37 metro).
– Kaskoa derrigorrizekoa da.
Txirrindularitza probatzeko gogoa izan eta lasterketan partehartzeko bizikleta falta ezkero, lasai, Lokatzak baditu bizikletak hasiberriendako. Bizikleta eskatzeko, jarri kontaktuan lehenbailehen Jesus Kortabarriarekin “Kaxeta” 656 714 242 telefonoan.
Informazio gehiago hemen klik eginda duzue.
Lokatza Ziklismo Eskola