Bidasoa Itzulia

Gaurkoan, Irunen, Bidasoako Itzulia hasi da 40. aldiz. Gaur egungo egoeran, ez da makala. Lehen etapa, uda giroan lehiatu dute txirrindulariek Irun eta Hendaia bitartean egin behar izan duten 125 kilometroetan. Bi hiriak, Bidasoa Ibaiak eta Txingudi baiak banatzen dute, baina gaur, txirrindularitzak batu ditu. Esan bezala, eguraldia paregabea izan da irudian ikus daitekeen bezala eta Hendaiako hondartzan makina bat pertsona zebilen eguraldiaz gosatzen.

Kirol ikuspegitik, Bidasoako Itzulian, bi bergarar daude parte hartzen, Ion Rivero eta Mikel Aristi, biak ala biak, Debabarrena taldean dabiltza eta Lokatzatik pasatakoak dira.

Etapa bizia izan da eta ihesaldia saiakera asko izan diren arren, Lokospixnh talde errusiarrak tropel burua hartu du eta helmugaraino eraman du artaldea batuta. Bertan zeuden ikusleek, Txingudi badiaren parean sprint zoragarria ikusteko parada izan dute. Garailea Carlos Anton Jimenez, Caja Rural taldekoa izan da, hogeitahiru urtez azpikoendako itzuli honetan. Etaparekin batera, lehen liderraren maillot horia ere jantzi du.

Jimenezek aurten, Laukizen irabazi zuen eta jubenil mailan, Ankaran jokatutako Europako txapelketan 6. postua eskuratu zuen orain bi urte. Iaz afizionatu mailan lehen urtean, bere maila ezagutzera eman zuen eta aurten, duen maila hori, garaipenekin hari da borobiltzen.

Bergararren artean, aipatzeko Aristi eta Rivero, lehen tropel horretan iritsi direla etapa bizi eta urduri honetan. Mikelek gainera, sprintean, 8. postu aparta lortu du eta horrekin batera, euskaldunen sailkapenean bigarren eta gipuzkoarren artean lehena izan da. Esan, Aristi, oraindik lehen urteko afizionatua dela eta Rivero bigarren urtekoa, beraz, zoragarria egin duten lehen etapa, ea ba, itzulian zehar, beraien maila erakusteko aukera duten eta txirrindularitza ikasten joaten diren.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.