Bidasoa Itzuliko bigarren etapan, txirrindulariek Bidasoa Ibaia inguratu behar izan dute. Hondarribiko harresiaren ondotik irten eta Bidasoa ibaiaren barrena, Nafarroako iparraldeko herriak ezagutu dituzte (Bera, Mugaire, Narbarte…). Ziga mendatea igo eta handik, berriz ere, Bidasoa ibaia bizi bizi, antzean utzi dute Behobia eta Lezorainoko bidea eginez. Han, Jaizkibel izan dute, gaurko etaparen epailea.
Eguraldia, gaurkoan ere ez dute oso lagun izan. Txirrindulariek euria gogokoa ez duten arren, gaur egin duen bero sargoria ere, ez da bizikletarako errepide lagun ona. Dana dala, horrelako eguraldiek ere, ondoren ikus daitekeen irudiak ere eskaintzen digu. Jaizkibelgo jeitsieran dagoen Guadalupe ermita parean dagoen ikustokitik.
Lasterketako protagonistetako bat, Beñat Txoperena nafarra izan da. Bere erreinuan burua erakutsi nahi izan du eta Zigan (bere erreinuan, aldapa gora) bakarkako lanari ekin dio. Atzetik, baina, nafarroako erreinua handia izan bada, errusiako handiagoa eta tropeletik tiraka, Lokosphinx taldeko lokomotora errusiarrak jarri dira eta Jaizkibelgo lehen maldatan, Alexei Rybalkin-ek aurre hartu eta helmugarainokoa, bakarrik egin du. Hondarribiko harresi parean, errusiarren erreinuaren lehen kolpea, bigarren, taldeki duen Pavel Ptsashkin eta hirugarren, Victor Martin, biak 46 segundura.
Favorito zen Rybalkin itzulia irabazteko eta gaur, lehen kolpea jo du etapa irabaziz eta sailkapenari hainkada polita emanez. Pasdravliáyu vas i Na sdaróvie Alexei! (Zorionak eta aupa Alexei!).
Gureak, etapa amaitzea lortu dute eta gaurkoan ez da emaitza makala, izan ere, biendako lehen Bidasoako Itzulia da. Aristi 48. eta Rivero 69. Biei Zorionak.
Bihar hirugarren etapan, Orion hasi eta bukatu beharko dute, Etumeta, Meagas eta Aiako gainak gainditu ostean. Aipatu, Aiara igotzeko sekulako malda izango dutela eta Orioko helmugara iritsi aurretik, Txanka gaina moduan ezagutzen den maldatzoa izango dute, azken kilometroei emozioa emateko.