Orio, arraunaren herria

Bidasoa Itzuliko laugarren etapa, Orioan hasi eta bukatu dute txirrindulariek. Orio eta kirolaz hitz egiten bada, burura datorkiguna, arrauna da. Azken aldian baina, Orio eta txirrindularitza eskutik doaz. Euskal Herriko itzulian hainbat etapa bukaera eta gaur, Bidasoa Ibaitik, Kantabrikora pasa dira.

Ibilbidea gogorra izan dute txirrindulariek, irten eta Zarautz eta Zumaiatik, Zestoa barrena egin dute Azpeitiraino. Han, Errezil eta Aizarnatik behera, berriz Zarautz igaro arte. Zati guzti hori, irudi politez betetako paisaia da. Gipuzkoa barreneko paisaia dotorea, Gipuzkoa ez baita Kontxako badia soilik. Gure probintziak baditu txoko eta leku berezi eta politak, adibide, Aizarnako hurrengo irudia. Txikia bezain polita.

Zarautz atzean utzita, Oriora bueltatu dira txirrindulariak, handik, Aiara dagoen tartea egiteko. Sekulako malda igo behar izan dute, portzentai altuko pendintzak. Hainbat txirrindularik, 28 hortzetako koroa prestatu behar izan dute gaurko maldari aurre egiteko. Behin Aia gaindituta, Txankako aldapatxotik sartu dira Arrantzale Kalean zehar. Aurrez esan bezala, Oriotarrek arrauna maite badute, txirrindularitza ere, gogoko dutela erakutsi dute, helmugan ateratako argazkian ikus daitekeen bezala.

Garailea, Victor Martin izan da gaurkoan, Smilekers – Avila taldeko txirrindularia, Carlos Sastre txirrindulari ohiak babesten duen taldea hain zuzen. Sastre berak ere, lasterketa bertatik bertara jarraitu du, izan ere, Orion izan da, Iñigo Cuesta txirrindulari ohiarekin batera, beraz, luxuzko ikusleak ere izan dira gaurkoan.

Bigarren eta denbora berdinean, Alexei Rybalkin liderra bera izan da eta atzeraxeago, orain gutxi, profesionalekin batera Asturiasko itzulian izan den Mario Gonzalez. Gaurkoan, Caja Rural taldeak, erasora ekin dio etapari eta protagonista izan den ihesaldian, gizon garrantzitsuak sartu ditu, besteak beste, Grijalba eta Ibai Salas, bertan, Bergarako Mikel Aristi ere izan da. Atzetik baina, beste egun batez, errusiarrak jarri dira lanean eta Aiako lehen maldetan guztiak harrapatuak zituzten eta hortik aurrera, liderrak, defentsarik onenari ekin dio. Erasoari. Etxekoek, etapa polita burutu dute eta biak, oso pozik azaldu dira helmugan. Aristik, ihesaldia harrapatu eta 27. postua eskuratu du. Riverok, lan eskerga egin ostean, 86. postua.

Bihar izango dute azken eta laugarren etapa. Jardunaldi gogorra izango dute aurretik txirrindulariek, hasteko Gurutze gainditu beharko dute eta berehala, Aritxulegi eta Agiña, elkarren seguidan Lesakara jeitsi aurretik. Ondoren, Bidasoa ibaitik behera, Irunera iritsi eta Erlaitzeko malda gogorrei egin beharko die aurre. Hasierako gutxi balitz, azken honek, erabaki dezake itzulia nork irabaziko duen. Momentuz eta ezustekorik ezean, Rybalkin izango da garailea. Bergararrek itzulia bukatzeko helburua dute eta erakutsi dutenarekin, aixe lortuko dutela espero daiteke. Adina kontutan izanda, lan oso polita.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.