Alexei eta Lokosphinx

Atzo amaitu zen Bidasoako itzulian, irteeran faboritoen artean zegoen edo faboritoena zen, txirrindulariak irabazi du. Alexei Rybalkin errusiarrak. Azken etapan, 15. kilometroan igotzen zen 3. mailako Gurutzen, defentsarik onena azaleratu zuen. Etapa hasi bezain pronto, inork horia nahi bazuen, izerdi onak bota beharko zituela adierazi nahi izan zuen. Mendate guztiak aurrean pasa zituen guztiei nor den eta non dagoen erakusteko.

Azken mendatean, Erlaitzen, erasoen zain egon ordez, Alexei-k, aurrera egin eta Irungo helmugan, 19 segunduko abantailarekin heldu zen. Izugarria, errusiarrek duten maila. Bigarren, Victor Martín, avilakoa eta hirugarren, Pavel Pteshkin izan dira.

Euskaldunen artean, aipatzekoa eta poztekoa, Victor Etxeberria nafarrak lortu duen sailkapen nagusiko 8. postua. Lehen urtea du afizionatu mailan eta bikain moldatu da itzulian.

Bergararren artean, gazi-gosoa izan da itzulia. Aristik, lehen urtean afizionatu mailan, lehenego postuetan aurpegia erakutsi du eta hori oso da txalotzekoa. Ion Riverok ere, bere bigarren urtean eta bere lehen itzulian, azken etapa egin zaio luzea, dena den, honen lana ere, txalotzekoa, bikaina. Bergarar biak pozteko moduko itzulia burutu dute.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.