Lasterketa politak asteburuan

Asteburuak, berriz ere, emaitza oso onak utzi ditu Lokatzako taldeentzat. Batetik, larunbatean, Urtzi Muguruza antzuolarrak 3. postua eskuratu zuen Zumaiako sarian. Aurretik, bi txirrindulari heldu ziren ihes eginda eta Muguruzak, tropeleko esprinta irabazi zuen, aipatutako podium postua lortuz.

Lasterketa berean, beste antzuolar batek, top 15ko postua lortu zuen Sumofic-Igartuarendako lasterketa berean. Jon Fernandezek, 13. postua eskuratu bait zuen. Biak, emaitza politak eta kontutan izatekoak dira.

Bestetik, jubenilek, bi lasterketa izan dute asteburuan. Lehendabizi, larunbatean, Arantzazura igoera izan zuten Oñatin eta bertan, lainopean, Jokin Etxabek laugarren postua lortu zuen Sindikako maldatzarrean. Sumofic-Igartua taldeko beste txirrindulariek ere, aurreko postuak lortu zituztez, esaterako, Beñat Etxabe 8. eta Julen Irizar 10. Beraz, hiru txirrindulari hamar lehengoen artean.

Domekan berriz, Mutrikun, Euskal Herriko txapelketa ospatu zen eta hor ere, Sumofic-Igartua taldeko txirrindulariak oso izan ziren protagonista lasterketetan zehar. 175 txirrindularik hartu zuten parte txapelketan eta bataz bestekoa 41Km/h gorakoa izan zen Kalbario gaina bitan igo eta gero. Beraz, lasterketa polita eta gogorra.

Kalbarioko bigarren iraganaldian, bi anai Etxabetarrak izan ziren erasora jo zuten txirrindulariak. Biak, aurreko taldetxoa apurtzeko nahiarekin, bai baitzekiten, esprintean helduta aukera gutxiago zutela. Kalbarion taldetxoa sei lagunekoa egitea lortu zuten, baina Sasiolatik Debara dihoan tartean, atzetik txirrindulari gehiago batu zitzazkien. Ez ziren baina konformatu, Debatik, Mutrikurako tartean, Jokin Etxabek erasoa jo eta beste txirrindulari batekin metro batzuk hartu zituen. Taldetxoan zeudenak baina, bazekiten gizon arriskutzua zela eta azken bi kilometroetan harrapatu zituzten, Sumofic-Igartuakoa eta iheskidea. Azkenean, 27 laguneko esprinta ikusteko aukera izan zen eta bertan indartsuena, Peio Olaberria izan zen, Alain Ramirez eta Osintxuko Soraluce S. Coop. sari nagusian garaile izan zen Imanol Iraolaren aurretik. Jokin Etxabek azkenean 8. postu bikaina eta anaia Beñatek, 20. postua.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.