Egunotan, Amerikako Estatu Batuetan, Kaliforniako Tourra ospatzen hari da. Lasterketa honek, urteekin indarra hartu du eta dagoeneko, parte hartze bikaina eta sona handia hartzen hari da, Giroarekin batera ospatzen den arren.
UCI-ren globalizaio nahiak, Europatik kanpora, maila handiko hainbat lasterketa bultzatzera eraman zuen. Lehena, Australiako Tour Down Under izan zen eta dagoneko, indar handia hartu du. Ez bakarrik parte hartzen duten txirrindulariengatik, ikusle kopuruagatik ere. Izan ere, Australiako lasterketak, ez dauka lasterketa haundietan pilatzen den ikusle kopuruari inbidarik izan behar.
Ondoren, beste hainbat lasterketekin batera, Kaliforniakoa izan da indarra hartzen hasi den beste lasterketetako bat. Maila goreneko hainbat taldek hartzen dute parte eta izen haundiko txirrindulariekin. Esaterako, aurten ospatu diren hiru etapak, Peter Saganek irabazi ditu.
Honek adieraz dezake, txirrindularitzaren ohiko eremua aldatzen hari dela eta Europa zaharretik haratago ere, txirrindularitza badagoela. Beste hainbat adibide, Qatar Tourra, Omango Tourra, Chinan egingo diren bi Itzuli, Canadan egiten diren egun bakarreko bi probak… Aldi berean, taldeak ere, herrial ezberdinetakoak hasi dira izaten. Britaniarrak (Sky), Estatu Batuarrak (BMC, Garmin-Barracuda), Australiarrak (Orica-GreenEdge), Astana (Kazahistan), Katusha (Errusia)…
Txirrindularitza aldatzen hari dela dirudi.
——————————————————————————————————–
Jarraian, Kaliforniako Tourreko irudiak Orica-GreenEdge taldeak eskainia, txirrindularitzaren beste ikuspegi bat.
3. ETAPA
2. ETAPA
1. ETAPA