Asteburuko lasterketak

Larunbatean, infantil eta alebinek dute zitarik garrantzitsuena. Urretxun, Gipuzkoako Txapelketa izango dute Lokatzako gazteenek, aurreko astean, Gipuzkoako taldekako Erlojuaren kontrako txapelketan parte hartu ostean. Urretxuko zita, arratsaldeko 16:00tan hasiko da, tanda ezberdinak egongo direlarik.

Ordu eta egun berdinean, baina kasu honetan Ataungo Aian, kadeteek izango dute beraien zita. Ibilbidea, Ataun-Kaxeta eta Lazkao bitartekoa izango da eta guztira, 48.5 kilometro burutu beharko dituzte. Faboritoen artean, nola ez, Sumofic-Igartuako Urtzi Muguruza egongo da eta berarekin batera, Lokatzako beste txirrindulariak ere.

Domekan berriz, jubenilen txanda izango da. Hauek, Donostiako Egia auzoan dute lasterketa goizeko 9.30tan hasita. Egian bertan izango duten zirkuituari bost itzuli egin ostean, Oiartzunera joango dira Astigarragatik pasata eta han ere, Oiartzun inguruan beste bi itzuli egin ostean, Egiara bueltatuko dira, Garberako gaina igo eta berriz, Egian helmuga izan arte. Hemen ere, Sumofic-Igartua taldeko txirrindulariak, protagonista izango direla esan daiteke, denboraldi osoan egin duten bezala.

Bukatzeko, afizionatu mailako txirrindulariek, igande atsaldean izango dute beraien lasterketa, kasu honetan, Markina-Xemeinen, atsaldeko lauretan hasita eta guztira 104 kilometro. Ibildean zehar, Lekoitz igo beharko dute bitan eta Milloigane beste hiru alditan. Beraz, mina egiteko ibilbide nahiko izango dute txirrindulariek domeka arratsaldeko zitan.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.