Gaurkoan Italiako Giroan mendia heldu da eta bertan, Costa Ricako gazte bat gailendu da txirrindularitzako izen haundi guztien aurretik. Ihesaldian sartu da beste behin giro honetan eta orain bi egun, irabazteko aukera bikaina izan bazuen, gaurkoan ez du barkatu. Hanka bikainak dituela erakutsi du, baina baita, bizikleta gainean ibiltzeko teknika paregabea, jaitsieran erakutsi duen bezala eta lasterketa irakurtzeko buru ona.
2008an, Gorlan irabazi zuen, orduan amateur mailan zebilen eta egin zekaeenaren adibide batzuk ikusi ahal izan ziren. Urte berdinean, Balentziaga Oroitzarrean bigarren egin zuen eta hor ere, txirrindulari izan zitekeela erakutsi zuen.
Bada, gaur izan da, 25 urterekin, profesional mailan palmaresa estreinatu duen eguna. Giroan eta mendiko etapa batean, zoragarria !
Profesionaletan dabilenetik, Amador, poliki poliki, pausoak ematen dihoa. Iaz, Tourrean parte hartu zuen eta lehen astean izan zuen eroriko baten ondorioz, asko sufritu behar izan zuen. Dena den, horrek, txirrindulari hobea izateko balioko zion. Orain bi urte, haundi batean egin zuen debuta, Giroan hain zuzen ere eta hor, lan garrantzitsua egin zuen bere taldeki David Arroyo podiumera igotzen laguntzeko. Urte horretan, hainbat txirrindularik hartu zuten ihesaldi haundi baten, minutu askorekin heldu ziren helmugara eta ihesaldi horretan, Amador zegoen, tira eta tira, tropelarekiko aldea mantenduz edo handituz.
Andreyena, Gorla den harrobiaren beste adibide bat da, beste hainbat txirrindulariren artean.