Atzo Euskaltel-Euskadiko zaleentzat egun zoragarria izan zen eta Ion Izagirre, kadeteetatik ezagutu dugunontzat ere, harrotasun puntu bat ere sentitu genuen. Zoragarria anaia txikienak atzo Italiako Giroan egin zuena. 23 urte besterik ez ditu Ormaiztegiko semeak eta atzo, bere baino eskarmentu asko gehiago zuten txirrindulariak gainditu zituen.
Hurrengo domekan, Bergaran, Pentecoste saria jokatuko da eta orain hiru urte, garai honetan, Ion Izagirrek, lasterketa honetan garaipena lortu zuen, 2009 hain zuzen ere.
Beraz, Gorlan bakarrik ez, Pentecoste sarian ere eta San Martin sarian ere, garaile bikainak izan ditu Lokatza Ziklismo Eskolak antolatutako lasterketek. Beraz, etorkizuneko txirrindulari haundiak edo profesionalak ikusteko aukera izan nahi duenak, domekan, 9.30tik aurrera txirrindulari proba polita ikusteko parada izango du.