Gaur Durango-Durango txirrindularitza saria ospatu da. Bertan, munduko talderik onenak egon dira eta hauen artean, txirrindulari onenak. Lasterketa gogorra eta polita izan da. Txirrindulariek, Berriz- Elorrio-Abadiño ibilbidea lau alditan egin behar izan dute eta tartean, Miotako gaina gainditu behar izan dute. Ondoren, Durangorutz joan eta Muniketa bi alderdietatik igo behar izan dute.
Irabazlea, Emma Pooley, erlojuaren kontrako txapeldun ohia, Fleche – Wallone klasikoan ere garaile izana, Gran Bouclen ere garaipena lortutakoa… izen haundia txirrinduraritzan.
Euskaldunen artean, onena, Ane Santesteban izan da eta aipatzekoa, oraindik junior mailako txirrindulariak diren Eider Merino eta Lourdes Oiarbide egindako lana. Lasterketa bukatzea lortu dute eta gainera, irudi paregabea emanez munduko txirrindulari onenen artean.
Parte hartzaileen artean, Orica-GreenEDGE, Rabobank, Skil-Shimano, Cipollini-Farnese Vini… gizonezkoetan, talde haundiak ere badira talde guzti hauek. Eta talde Euskaldunak ere, izan dira. Horien artean, Lointek eta Bizkaia-Durango taldeak.
Gaur egun, gizonezkoen txirrindularitzak dauka ohiartzunik haundiena, baina emakumezkoak ere badaudela, gaur argi ikusi da. Gainera, gizonezkoetan, Euskaltel-Euskadi eta Caja Rural dugun bezala, emakumezkoetan ere badugu talde haundirik eta txirrindulari bikainak. Aldi berean, etorkizun politeko txirrindulariak ere.
Gaur hasi eta ekainaren 23a bitartean, emakumezkoek lasterketa haundiei egin beharko die aurre. Ostegunean, Emakumeen Bira hasiko da domeka bitartean eta gaur bezalaxe, parte hartzea ezin hobea izango da. Ondoren, Osintxuko Soraluce S. Coop. saria eta Zizurkileko Espainiako Kopako probak izango dira, bertan, estatu osoko txirrindulari onenak izango dira errepidean. Eta aste bat beranduago, Espainiako Txapelketak izango dituzte.