Porra Tour Lokatza 2012

Kaixo PORRA TOUR  zaletu guztioi. Larunbat honetan, ekainak 30 eta  San Martzial eguna, 2012ko TOURRA hasiko da Belgikako LIEJA hirian.

Jakinarazten dugu, urteroko legez, LOKATZA Txirrindulari Eskolakook hasiak garela PORRA TOUR-a antolatzen.

Azken urteetan bezala, 22 taldeetako 198 txirrindulariek osatutako tropela izango da Liejako irteeran. 21 etapetan, Liejatik Paris-eko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, uztailaren 22an izango delarik.

Hasierako etapa (Prologoa), ez da PORRA-ko lehiaketan sartzen, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, Uzatilaren 1-ekoa (igandea) izango da.

PORRA-ko baldintzak, betiko berdiñak izango dira:

Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”, uztailaren 1-aren (igandea) eguerdiko 14:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuetan.

TOURREKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)

Aposturako informazio zehatzagoa, «apostu papera» jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.

Tourren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porraren irabazle izango da. Hala ere, lahenengo 3 sailkatuek saria izango dute.

NON jaso ta entregatu APOSTU PAPERAK??

 

ANTZUOLA

ALTZARTE Gozodenda             943 766294

KAXETA ere ez da urruti ibiliko ta berari zuzenean eman dezaiokezuete

 

BERGARA

USOA Taberna                     943 763857

DEPORTIVO Taberna            943 760151

Larunbatean (ekainak 30), goiz eta arratsaldez, Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko.

Igandean, Antzuolako edo Bergarako San Martzialetako erromerian ere bete ahal izango dira apostuak eguerdiko 14:00-ak arte.

Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.

Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!

Laister arte

LOKATZA PORRA TOUR-eko ANTOLATZAILE TALDEA

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.