Lokatza Ziklismo Eskolaren parte izatea edota ekonomikoki laguntza ematea nahi izan ezkero, Lokatzako bazkide egiteko aukera dago hurrengo formularioa betez: Lokatzako bazkide egiteko formularioa
Urteko kuota minimoa 15€-koa da (Hortik gorako aportazioa librea da) eta «betebehar» bakarra Lokatzak antolatzen dituen ekintzetan esku bat botatzea da (Lasterketa antolatzen denean, gurutze bideak zaintzea, adibidez). Bazkideen «eskubideen» artean, Lokatzako asanbladetan partehartzea eta zuzendaritza aukeratzea/parte izatea daude.
Bestalde, bazkideek, urteean zehar izango diren promozioetaz aprobetxatu ahalko dira (Dendetan edo zerbitzuetan deskontuak, adibidez). Lokatzako arropa erosteko orduan, bazkideek deskontua dute gure dendan ikusi ahal den moduan.